XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baina beraien ustez bilakaera horretan datza; ez dituzte ezagutzen bertsolari eta bertsozaleen artean emandako aldaketak, edo audientziaren zabaltze eta masifikazioa, e.a.

Guzti horretaz ez dira enteratu ere egin.

Bertsolarien politizazioa

Gai hau ere nahiko indarrez atera da behin baino gehiagotan.

Izan ere agente hauek bertsolariak orokorrean oso politizatuta daudela esan dute, eta zehazki gainera Herri Batasunaren ingurukoak.

Iritzi guztiz estereotipatu honek bertsolariei buruzko klitxe fijo bat egitera eramaten ditu.

Bertsolaritzaren sakralizazioa

Euskal kultur agenteen diskurtsoetan azaltzen zen beste elementu bat ere azaldu da, nahiz eta formulazioa ez den zehatz-mehatz berdina izan.

Erdal agente hauek bertsolaritzaz ezer gutxi dakitela onartzen duten arren, sakralizatuta dagoela uste dute:

sakralizatze honek, kultur agente baten ustez kultur defizit bat adieraz dezake, eta beste baten ustez euskal kulturan ematen den gehiegikeria.

Izan ere, dirudienez, egoera normaldu batean hizkuntzari eta egoera politikoari dagokienez bertsolaritzak ez luke sakralizatuta egon beharrik.

Amaitzeko esan, erdal kultur agente hauek oso presente izan dutela hasiera-hasieratik bertsolaritzaz duten ezagupen eskasa, eta gehienetan zalantza adierazten zuten hitzak sartu dituztela: creo, supongo, imagino.

Honengatik pentsa daiteke erdal kultur agente hauek ez daudela itxita beste diskurtsoetara.

Hau da, ziur aski ondo jaso eta entzungo lituzkete beste diskurtso edo iritzi batzuk, beraien ezagupen-maila eta interesetara egokituta, noski.

BERTSOZALETASUNAREN TESTUINGURUA

Aurreko atalean ikusi ahal izan dugunez bertsolaritzak testuinguru bat du, hori ahaztu ezinezkoa da, eta testuinguru horretan du bere zentzua.